2025ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

Albistearen saila: Rallyak

udaberriko argazki rallya, sarituak

Ostegun gauean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorioak sarituei.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak (Adiel Zabalak- ezin izan zuen sari banaketara etorri eta elkarteko Erkaitz Regillagak hartu zuen saria bere izenean).

12x12 Urtarrila, Otsaila eta Martxoa. Argazki gaiak: lokarria, txakurra, eliza

Albistearen saila: 12x12

Ostegun gauen gure 12x12 argazki lehiaketarekin hasi ahal izan giñen, aurten behin baino beranduago baina hemen gara berriro. Oraingo honetan lehen 3 hileko gaiak landu genituen. Horrela, Urtarrileko lehen gaia "lokarria" genuen, otsailekoa "txakurra" eta martxokoa "eliza". Hiru gaietako argazkiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak:

1. Urtarrila, lokarria argazki gaiarekin: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Carlos del Pozo eta hirugarren Adiel Zabala

2. Otsaila, txakurrak argazki gaiarekin: lehen Adiel Zabala, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Carlos del Pozo.

3. Martxoa, eliza argazki gaiarekin: Carlos del Pozo, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Adiel Zabala.

Hemen duzue urtarrileko lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

lokarria, iñigo olarte

 

 

Argazkilaritzari buruzko taller edo ekimena Karmelo Etxegarai ikastolan

Albistearen saila: Formakuntza

 

Argazki elkarteko bi kidek, Jexus Artola eta Juan Carlos del Pozo-k, Karmelo Etxegarai ikastolatik etorritako eskakizun bat erantzunez, 5-6 urteko (HH5) ikasleei argazkigintzari buruzko taller edo ekimen bat ematera joan ziren. Hemen beraien hitzekin esperientzia horri buruzko azalpena:

Jexus Artola eta Juan Karlos Del Pozo joan ginen ikastolara martxo bukaerako goiz batean. Bertan, hiru gelatako haurrei erakutsi eta azaldu genizkien argazki-makina desberdinak eta nola atera daitezkeen argazkiak (luzetara, horizontalki, posturak, kamara mugitu gabe, tripodea, etab.). Gainera, geuk atera eta inprimatutako argazki desberdin batzuk ere erakutsi genizkien. Haurrak adi-adi egon ziren eta galderak egin zizkiguten argazkiak ikustean.

Bigarren ekintza bezala, Apirila hasierako goiz batean Sokamuturra eta Inauteri Giro-ko argazkiak ikustera etorri zien haurrak Betharramistetako erakusketara. Hiru talde etorri ziren goizean zehar, banaka sartuz erakusketara. Juan Karlos eta nik, Jexusek, hasieran Azpeitian sokamuturra noiztik egiten den (500 bat urte) eta honen inguruko beste kontu batzuk kontatu genizkien. Ondoren, argazkiak ikustera pasa ginen. Ikasleak oso gustura eta galdezka ibili ziren.

ikastola karmelo etxegarai sokamuturra erakusketa

Arbil Iciar Zarauztarra dugu 2025eko Udaberri Rallyko irabazlea

Albistearen saila: Rallyak

Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparruko hainbat herrietatik etorritako 32 argazkilari izan genituen herrian: Zestoa, Arroa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Durango, Legazpia, Atxondo, Tolosa, Muxika, Leaburu, Mañeru, Ondarroa eta noski Azpeitikoak. Aipatzeko horien artean aurten ere 8 emakume izan genituela, horien artean dugu gainea oraingo irabazlea.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Frontoia, Triangelua, Txirrindularitza eta Egunkaria.

Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Karlos Mediavilla,Gorka Gomez eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

  • Bilduma onena: Zarautz-ko Arbil Iciar - 150€ eta Azpeitiko eskudela
  • 2. bilduma onena: Durangoko Javier Lopez - 120€ eta garaikurra
  • 3. bilduma onena: Zestoako Adiel Zabala - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Mañeru-ko Ivan Rodriguez-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 24an gaueko 9tan izango da.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.