Roman Azkue, Sokamuturra 2025 argazki lehiaketako irabazlea

sokamutur lehiaketa epaimahia

Aurreko astean, martxoak 17an, epaimahi puntuatzailea (Gorka Arregi, Juan Mari Otola eta Santi Elias, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak hirurak) elkartean bildurik eta Iñauteri jaietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 19 argazkilariek bidalitako 133 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Roman Azkue, "Aurrez Aurre" argazkiarekin

2. saria:  Iñaki Etxenagusia, "Panoramika" argazkiarekin

3. saria:  Ander Uria, "Sardoren Arriskua" argazkiarekin

4. saria: Igor Froilan, "AHHHH" argazkiarekin

5. saria: Aritz Aranbarri, "ZEZENA 3" argazkiarekin

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena, Alberto Beloki-ren "Padilla, Herria zurekin" argazkia izan dugu.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharran aretoan, sarituen argazkiak ere lehenengo aldiz egun horretan ikusi ahal izango direlarik.

Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, martxoak 29 larunbata, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Nahi duenak epai-mahikoen akta esteka honetan du ikusgai: Sokamtururra 2025 lehiaketako akta

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.